2026/03/25

2026-ko Apirilaren 26-an Lokalaren aurkezpena eta Zeramika tailerra

Kaixo guztioi!!

APIRILAREN 26-rako plan bat aurkezten dizuegu!!

Goizeko 10etatikan aurrera Azpeitiko zezen plazan egongo gara proiektuaren aurkezpen ekitaldi bat eginez!!

Apirilaren 26-an Gernikako Bonbardaketaren 89. Urteurrena izango da, eta data hori jarri dugu gure lokalaren aurkezpen bat egiteko.

Bertan, Egurnika proiektuaren hasieran ikusi dezakezu, Miriam Quintana margotutako " IZAN ZIRELAKO GARA" erakustaldia ikusteko aukera, eta Egurnikaren diseinuko kamisetak, eta poltsak erosteko aukera!

Bestalde, 11:00-12:30 bitartean umeentzako buztin taller bat daukagu, non Gernika margolaneko figura desberbedinak beraien eskuekin egin ditzazketen!

Amaieran mokatutxo bat egingo dugu!!

Edozeinentzako irekita dago, ANIMATU!!

2026/03/21 Igandea

Lehen zatiaren prestaketan hasi gara!!

Kaixo!! Aste honetan zehar egurrak prestatzen egon gara!!! 
Mikel, Eiten Aroztegian egon da arratsaldeetan, egurrezko zatiak tamainara ipintzen eta gero itsasten!!

Gutxi falta da egurrari lehen kolpeak ematen hasteko!! 
Argi ibili, informazio gehiago laster aurkeztuko dugulako 😉🗓️

Egurnikako lokalaren prestaketa

Hainbat astetan zehar gure zezen plazako lokala prestatu dugu tailatzen hasteko! Hona hemen irudiak.

2026/01/25 Igadea

EGURNIKAKO KAMISETAK ESKURAGARRI!!

Egurnikaren kamisetak eskuragarri daude!!

Azpiko galdetegia betez kamisetak eskura ditzazkezu!!

Beltzez ta Zuriz daude, 7 tamaina desberdinetan 11-12 tik -> 2XL ra.

Kamisetak Azpeitiako arte eta Diseinu ikastolan jaso eta ordainduko dira.

- Azpeitia, Jose de Artetxe, 2 -

https://docs.google.com/forms/

2026/01/23 Ostirala

AIZGO Burdinlanak gure babesleetako bat izango da!

Urte berriarekin batera gure proiektura babesle berri bat batu da, Aizgo Burdinlanak, Azpeitiako enpresa. Egurnika bezalako proiektu batean zuen laguntza oso garrantzitsua delako

Eskerrik asko, Aizgo!

 

2025/12/11 Osteguna

Egurnikaren aurkezpena egin da!

 

 

Abenduaren 11-ko arratsaldeko 19:30-tan hasi da ekitaldia; bertan Xabier Euzkitzek aurkeztu du proiektua, Mikel, Miriam, Arkaitz eta Erik-i galdera batzuk eginez.

Gure proiektua aurrera ateratzen lagundu digutenei ere oroigarritxo batzuk oparitu dizkiegu!

Euskadi Irratiarekin elkarrizketa zuzenean

Goizeko 11:45-ak aldera Euskadi Irratiako Asier Odriozolarekin elkarrizketa bat egin dugu, bertan proiektuaren aurkezpen txiki bat eginez.

Osorik entzuteko esteka:

guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria-2-20251211-1259

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.